top of page

GIHARRAK LUZATZEAZ



Bizitzan zehar herritarren % 80k baino gehiagok izan du edo izango du bizkar edo lepoko minen bat. Okerrena da, kasu askotan min horiek edukitzea egoera normal bat bezala ikusten dugula eta karga horrekin bizitzen ohitzen garela. Baina min txikiei denbora luzean eutsiz gero, kasu askotan lesio serio batean bihurtzen dira; lunbagoa, protusioa edo hernia, adibidez.


Gaur egungo gizartean, lesio asko sedentarismoaren eraginez sortzen dira. Jendeak ordu asko pasatzen ditu lanean, telebistaren edo sakelako telefonoaren aurrean postura geldi batean. Gorputzak postura estatikoa orduetan modu egokian mantentzeko, ezinbestekoa da gorputzeko gihar edo muskulu egonkortzaileak indartsu edukitzea. Eta hori lortzea, kirolik egin gabe, ia ezinezkoa bilakatzen da.


Gorputzeko giharrak luzatzea eta entrenatzea, etorkizunean lesioak saihesteko modurik egokiena da, beti ere postura zuzen eta orekatu batekin landuta. Gorputzeko giharren 2/3ek postura funtzioa dute, eta horiek luzatzea eta lantzea ezinbestekoa da bizi kalitatea hobetu nahi badugu. Postura txarren eraginez, gihar batzuk besteak baino gehiago lantzen ditugu, eta horietan gainkarga sortzen zaigu, kontrakturak eta tentsioak sortuz.


Gure muskuluek ez dute bakarrik lan egiten, taldeetan elkartzen dira giharren arteko kateak sortuz. Artikulazioetan edo giharretan desorekaren bat badago, egitura osoari eragiten dio horrek modu negatiboan. Ondorioz, nire ustez oso garrantzitsua da, giharren arteko konexio kateetan zentratzea entrenamendu bat egiteko garaian.


Horretarako hiru kirol ekintza mota egoki daude:

  • Pancafit:

Postura txarrak zuzentzeko eta giharrak modu orokorrean luzatzeko.

  • Pilates:

Barne muskulatura indartzeko eta gorputzeko oreka hobetzeko.

  • Trx:

Denbora gutxian kaloria asko erretzeko eta muskulatura tonifikatzeko.


GOIBERRI ALDIZKARIA

Erakusleihoa, Osasuna

17 martxoa, 2020




 
 
 

Comments


Araba kalea 1

20240 Ordizia (Gipuzkoa)

luzafit.kirola@gmail.com

666 190 653

  • Instagram
  • Facebook

Hasiko al gara?

Deitu, bidali mezu elektroniko bat edo bete ondorengo formularioa. Ahalik eta azkarren erantzungo dizut!

Eskerrik asko nirekin harremanetan jartzeagatik!

PRIBATUTASUN POLITIKA

Emandako datuak LUZAFIT – Ignacio Ruiz Olasagasti-ren jabetzako fitxategi batean sartuko dira, fitxategi honen helburua bere xede sozialaren helburuak betetzea izango delarik. Datuak ez dira zabalduko inorentzat. Soilik jabearen oneritziarekin zabalduko dira edo LUZAFIT-ek legalki behartua bada. Edozein unetan erabil ditzakezu zure eskubideak zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, erabilera mugatzeko, ezabatzeko, garraiatzeko eta aurka egiteko honako helbide honetara zuzenduz: Calle Aita Mari 43-3B (20750) Zumaia (Gipuzkoa) edo luzafit.kirola@gmail.com posta elektronikora idatziz.

bottom of page